2013/11/11

Azaroaren 14an Països Catalanseko ikasle mugimenduari buruzko hitzaldia Kalekalden



Azaroaren 14an, bi egun beranduago Donostin egingo den Azken Ikasle Dantzaren harira, SEPCko (Sindicat d'Estudiants dels Països Catalans) lagunak izango ditugu Euskal Herrian. Bisita hau aprobetxatuz egun horretan, Kalekalden(Kaldereria 28-Iruñea), Països Catalanseko ikasle mugimenduari buruzko hitzaldia emango dute. Arratsaldeko 17:00tik aurrera izango da eta pintxo potea ere egongo da nahi duenarentzat. Animatu eta pasa zaitez Kalekaldetik! Visca el moviment estudiantil català!





Azaroaren 16an Azken Ikasle Dantza Donostiko Ilunben

Donostiako Ilunben izango da Ikasle Abertzaleak-en 25. urteurrena ospatzeko festa. Azaroaren 16an ospatuko da Azken Ikasle Dantza, antolakundeak egingo duen gisa horretako azken jaialdia. 18:00etan ekitaldi nagusia egingo dute, eta kontzertuen txanda izango da ondoren: Ze Esatek!, Bad Sound System, Gose, Betagarri eta Las Tea Party Dj’s igoko dira oholtzara, baita beste hainbat talde eta abeslari kolaborazioak eginez.




No hay comentarios:

Publicar un comentario