2013/09/10

Azken Ikasle Dantza ospatuko dugu Ikasle Abertzaleok azaroaren 16an

25. urteurrena ospatuko du aurten ikasle erakundeak, Gose taldeak ondutako abestiak lagunduta.

Mende laurdena beteko du aurten Ikasle Abertzaleak erakundeak, eta urteurrenarekin batera, aldaketak egingo ditu taldeak bere jardunean. Urtero Ikasle Eguna ospatzeari utziko dio, eguerdian BilboRock aretoan eginiko ekitaldian azaldu dutenez, Bilbon: “Formatu handi bat prestatzeak denbora eta indar handia kentzen digu, eta, azken batean, eragile sozial eta politiko gisa, beste ekimenetan parte hartzea eragozten digu”. Azaroaren 16an ospatuko dute azken aldiz, Azken Ikasle Dantza izeneko ekitaldiaren bidez.

25. urteurrenaren harira Gose taldeak egindako kantua eta bideoklipa ere aurkeztu dute gaur. Ines Osinaga abeslariak nabarmendu du “iraultza” dela konponbide bakarra: “Hizkuntzak ikastea inportantea dela hainbeste entzuten dugun honetan, mundu guztiak argi uler dezan, guk ingelesez bota dugu: Revolution is the solution”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario