2013/01/08

"Tximeletak" gazte mugimenduaren inguruko dokumentala aurkeztuko da Iruñean





Iruñeako Hegan&Dream-en (Kale Nagusian 50) izango da aurkezpena. Dokumental honekin Euskal Herriko gazte borrokak hiru hamarkada luzeetan utzitako arrastoa jasotzen saiatu dira. Esperientziak, proiektuak, bizipenak, erasoak, garaipenak... aurkituko ditugu dokumental honetan. Eta batez ere, gazte borrokaren ibilbide luze honetan, gazteak garai berrietara egokitzeko izan den gaitasuna. Dokumentala aurkeztearekin batera, Iruñerriko gazte mugimenduak sortutako proiektu ezberdinak ekarriko dira gogora: Gazte Peñaren sorrera, gaztetxeen loraldia eta hauetan sortutako bizi ereduak, proiektu komunikatiboak, ikasle borrokak... solasaldi baten bitartez. Beraz, aukera paregabea belaunaldi ezberdinetako gazteak elkartzeko, harrotasunez atzera begiratu eta aurrean dugunari ilusioz eta indarraz ekiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario