2012/10/22

Azaroak 17 Ikasleon Nazioarteko eguna

Azaroaren 17 data oso garrantzitsu eta berezia da ikasle eta abertzaleontzat, izan ere egun honetan Ikasleon Nazioarteko Eguna ospatzen bait dugu. Data honen garrantzia 1939tik dator, Naziek Pragako Unibertsitatearen aurkako oldartzea gogoratzeko helburua duelarik.

Okupazio alemaniarraren aurkako manifestaldi batean Jam Omplet hil zuten, ikasleen haserrea eta erantzun bortitza eragin zuen gertaera. Nola ez, mobilizazio eta ekintza ugari garatu ziren erailketa hori salatzeko eta, erantzun gisa, naziek 9 ikasle ordezkari erail eta 1200 ikasle Kontzentrazio Esparruetara bidali zituzten. Egun berean, Txekoslovakiako unibertsitate eta eskola guztiak itxi zituzten protestaren seinale.

Horrez geroztik, 1941ean Londresen Nazioarteko Ikasle Kontseiluak (hainbat errefuxiatuekin) aliatuekin akordio bat egin eta, egun hau handik aurrera Ikasleen Nazioarteko Eguna izendatzea adostu zuten. Hala ere, azaroak 17 ez da data ofizial gisa onartu eta, oraindik ere Nazio Batuen erakundeak legitimatu dezan lanean jarraitzen dugu.




Aipatzekoa da ere, mundu mailan egondako hainbat ikasle altxamendu Azaroak 17aren baitan suertatu direla:
  • 1973ko 17 batean Greziako Junta Militarraren aurka altxatu ziren Atenaseko Unibertsitate Politekniko ikasleak. Tankeekin kaleak hartu zituzten militarrek eta Unibertsitateko ateetan jarri, ikasleria hauen kontra borroka latzean murgildu zelarik. Honen ondorioz Junta Militarrak boterea galdu eta Azaroak 17 Greziako Ikasleen Eguna izendatu zuten, bertan jai-egun ofiziala izanik.
  • 1989an Nazioarteko Ikasle Eguna erabili zuten Txekoslovakiako “Tertziopelozko Iraultza” egiteko. Horren ondorioz bai Txekiar errepublikan eta Eslovakian ere Azaroak 17 jai eguna da.
  • Euskal Herrian lehen aldiz 1989an ospatu zen, Ikasle Abertzaleak-ek eginiko deialdiari jarraiki eta, handik aurrera jarraipen ezberdina izan du. 2000tik aurrera egunak ere garrantzia hartzen joan da eta geroz eta ikasle talde gehiagok hartzen dute mobilizazio egun moduan. 2005eko azaroaren 17an Europako hainbat lekutan Bolonia prozesuaren aurkako mobilizazio eguntzat hartu zuten.
  • 1968ko maiatza: 68ko maiatza edo “maiatza frantziarra” bertan gertatutako protesta-mugimenduaren ezena da, Charkes de Gaulleren gobernuaren aurakako garai hartan egindakoa. Paris izan zen matxinada horren eszenatoki nagusia. Gizarte kontsumista baten aurka altxatu zen ezkertiar ikasleria hasiera batean, baina gerora, borrokarako deia zabaldu eta industriako langileak, sindikatua eta alderdi komunista batu ziren, arlo sozial eta politikoan zein kulturalean. Komunismo, anarkismo eta situazionismoak, legebiltzarrerako hauteskundeen aurrerapena eragin zuten, 1968ko 23an ospatu zirenak. Borrokarako dei hau mundu osora hedatu zen, herrialde konkretu batzuetan indartsuago sartu zelarik: Alemania, AEB, Txekoslobakia, Japonia, Italia, Mexiko eta Brasil alegia. 


Asko izan dira historian zehar ikasleriak jasan izan dituen, jasaten ari eta jasan beharko dituen zapalkuntzak. Eskubide demokratikoen urraketa sistematikoa, erabakitzeko gaitasunaren debekua, inposaketak,… lista amaigabe baten eredu dira.

Baina injustizia hauen guztien aurrean ikasleriak erantzun tinkoa eman ohi du, 1968ko maiatzean bezalako mobilizazioetan adibidez, non ez soilik ikasleak, baizik eta jendarte osoak egunerokotasunean jasandako eskubide urraketei aurre egin zion, historiarako data esanguratsu bihurtuz. Egun ere gure borroka garatzen jarraitzen dugu eta, hona hemen aukera ezin hobea, Ikasleon Nazioarteko Eguna, azaroak 17 alegia!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario