2012/05/10

Murrizketen aurrean antolatu eta erantzun!



Ikasle Abertzaleak-en oharra:

Lehenik eta behin gaur #ikaslealtxamendua gauzatu duten ikasle borrokalari denei gure animorik beroenak eman nahi dizkiegu. Oztopoak oztopo, mehatxuak mehatxu, beste behin ere inposaketa baten aurrean erantzun ahalmen erraldoia erakutsi du ikasle mugimenduak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko ikastetxe, lanbide heziketako zentro eta unibertsitateetan burutu ditugun mobilizazio ezberdinetan.

Gaurkoan mezua argia da: Wert-ek inposatu nahin duen hezkuntza erreformari ezetz esaten diogu. Eta ezetz esaten diogu, batetik, ikasleon eskubideak bete betean zapaltzen dituelako, eta bestetik, euskal hezkuntzaren kontrako eraso argia delako. Zerbitzu publikoen pribatizazioa, pentsioen izoztea, osasungintzaren pribatizazio ahalegina, lan erreforma basatia, BEZaren igoera, murrizketak soldatetan… hamaika dira azken urteetan krisi ekonomikoaren aitzakipean gobernuek herritarroi egin dizkiguten errekorte bidegabeak. Guk sortu ez dugun krisi ekonomiko eta zibila guk geuk ordaintzea nahi dute. Azken hamarkadetako bizi eta garapen eredu neoliberalistaren kontraesanak agerian utzi dituzte. Sistema kapitalista eta patriarkarraren ondoriorik basatienak geuk pairatzea da euren helburua.

Gainera, azken egunotako Celaá eta Iribas sailburuen jarrera erabat errefusatzen dugu:

Celaári dagokionean, hipokresiaz beteriko hitzak ez ditugu onartuko. Erreforma aplikatuko ez duela esaten duenean, erabateko ikuspegi elektoralista duen helburuekin dela mintzo argi eta garbi dugu.

Iribasek berriz, bere nahiak eskutatu ez eta erreforma aplikatuko duela esatetik haratago, zein neurri zehatz hartuko dituen ere esan du. Berriz ere, klaseko ikasle kopurua igotzearena, adibidez, ikasleon kalterako izanik.

Bi sailburu autoritario hauei erreforma aplika ez dezatela exijitzen diegu.


Hauetaz gain, ehunka eta ehunka izan dira euren ikastetxe, lanbide heziketako zentro eta unibertsitateetan #ikaslealtxamenduarekin bat egin duten ikasle eta abertzaleak. Paroak, kontzentrak, ikasle asanbladak, manifestazioak, pegadak, burrunbadak… hamaika izan dira hezkunta erreformaren kontrako ikasle ekimenak.

Guzti honekin, erreforma eta murrizketa basatien aurrean, dei egiten diogu euskal ikasleriari, gaurkoan bezala, eguneko lanarekin erasoei erantzun diezaien. Hezkuntza komunitateari eta euskal herritarrei orohar, antolatzeko eta batzen gaituena baliatuz, elkartu eta inposaketei herri bezala aurre egiteko gonbitea luzatzen diogu ere.

Asko garelako, elkarlanean, espainiar estatuak inposatzen digun hezkuntza eredua ez, eta Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema nazional eta burujabea aldarrikatuko dugu.

Honetaz gain, datorren maiatzaren 31an iragarrita dagoen zerbitzu publikoen aldeko grebarekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu ikasle eta abertzaleok.

Murrizketen aurrean, antolatu eta erantzun!


Euskal Herria osoan burututako ekintzak ikusteko Ikasle Abertzaleon web nazionalean sartu HEMEN SAKATUZ

 Hemen argazki batzuk:








No hay comentarios:

Publicar un comentario