2012/05/10

M10eko kronika batzuk

HEMEN sakatuz ikusi
Zure ikastetxekoa ez badago bidali ezazu lotsarik gabe!


  • Iturrama

Ikasleek ezin izan dute institututik kanpo ezer egin, izan ere, Polizia Forala egun osoan zehar ikastetxe eremuan egon delako eta hainbat ikasle identifikatu dituzte inolako arrazoirik gabe.

  • Mendillorri
Elkarretaratzea burutu dute ikasleek irakasleekin batera eta ondoren errepide mozketa burutu dute erreforma salatzeko asmoz.

  • San Fermin
Elkarretaratzea burutu da eta “Murrizketak Suntsitu” jokoa burutu da.

  • Askatasuna
Askatasunan manifestazio bat egin dute ikasleek. Ibilbidean Burlatako beste ikastetxeak inguratu dituzte eta bukatzeko ohiko errotondan kontzentrazioa burutu, non irakasleak ere batu diren.

Manifestazioa hasi orduko burlatako Udaltzaingoa agertu da errepidetik baimenik gabe ezin ginela ibili eta Polizia Nazionala deituko zuela mehatxu eginez. Ezer larririk gertatu ez bada ere, ikasleek eurei segika izan dituzte momentu oro.

No hay comentarios:

Publicar un comentario