2012/05/02

Ikasle, ekin formatzeari!

Azterketak, murrizketen aurkako borroka, HSNaren aldeko borroka... Maiatzan zehar ikasleok hamaika gauza ditugu egiteko, baina hauekin batera, inguratzen gaituzten baina hezkuntza zentroetan lantzen ez ditugun gaietaz informatzeko eta formatzeko aukera paregabeak ditugu Nafarroan.

Alde batetik Iruñean Alde Zaharreko Herriko Tabernan hainbat hitzaldi antolatu dira "maiatza gorria" deitu duten dinamikan.Eta bestetik Askapenak lehenengo formazio mintegi irekia antolatu du Altsasun.

Beharrezkoa ikusten dugu ikasle ta abertzaleok espainiar kurrikulumetik kanpoko gaietaz informatzea, hauek hezkuntza zentroetan irakasten ez baitira, dinamika desberdinek eskaintzen dizkiguten ekintzetan parte hartuz. Beraz, ekin formatzeari!

No hay comentarios:

Publicar un comentario