2012/03/02

Patriarkatua suntsituz...ikasleok hezkidetza!

Jendarteak gaur egun oraindik bizi duen rol eta estereotipoen inposaketa argia da eta honen ondorioak pairatuz kaltetuak guztiak gara nahiz eta ez konturatu. Ezin gara sistemak inposatzen dituen mugetatik atera, bestenaz bakartuak eta jazartuak izango gara. Hezkuntzan gai hau klabea da eta jorratzea ezinbestekoa. Nafarroako Ikasle Abertzaleok hezkidetzaren aldeko apustua egiten dugu, non generoa alde batera utziz aukera berdintasuna bermatu beharko litzatekeen eta sexismoa salatu. Feministak gara, argi daukagu, patriarkatua suntsitu arte eta hezkuntza hezkidetzailea bermatu arte borrokan jardungo dugu.

Gaur (2) Euskal Herriko topaketa feministak hasi dira Leitzan eta ikasleria animatzen dugu hara joan eta gure hazia erein dezagun. Beste alde batetik MARTXOAREN 8an Emakume Langilearen Eguna da eta ikastetxeetan burutuko diren ekintzetan parte hartzera animatzen dugu ikasleria. Ikasle borrokaz hezkuntza hezkidetzailea eraiki!

No hay comentarios:

Publicar un comentario