2012/01/30

Otsailak 5 Sartagudara!

Lodosako (Nafarroa) Ibaialde Ikastola egoera ekonomiko zailean iritsi da 25. urteurrenera. Diru eskasiak, ordea, ez du zapuztuko otsailaren 5an mende laurdena ospatzeko Sartagudan antolatu duten jaia. Egun hori ikastolari elkartasuna erakusteko eguna bilakatu nahi dute eta, horregatik, dei egin diete herritarrei bertan parte hartzera. Iraganeko bizipenak eta gaurko oztopoak batu egingo dira jai eta aldarrikapen kutsua izango duen egun horretan.

Animatu eta parte hartu ikasle!

No hay comentarios:

Publicar un comentario