2011/04/10

Apirilaren 19an Greba Iruñerrian!!!


Euskararen garapena ekiditea helburu duen TIL ereduaren ezarpena eta Vascuence-ren legearen sustapena, orain 20 urte eratu zenetik indarrean dirauena; Foru dekretua, Ikasleen eskubide guztiak zuzendariaren esku utzita ikasleon ahotsa isilarazi nahi duten neurriak; Euskal Herria aintzat hartzen ez duten testu liburuak, Curriculum arrotzak oinarri dituztenak; ikasleon gaineko kontrola, gaizkiletzat hartzen gaituzte, polizia ikastetxe inguruetan noiznahi aurkituz; eta azkenik, lan munduan barneratzeko zailtasunak, jakina baita ikasleok eta gazteok krisi egoera honetan pairatzen ari garen egoera prekarioa dela eta ezinegona nabaria dela, gazteen %40a langabezian baitago.
Egoera honen aurrean, esan bezala, ikasleak ez gara besoak gurutzaturik geratu. Mobilizazioa hasi da jadanik, Manifestu bat kaleratu dugu (hemen klikatuz osorik irakur dezakezue) eta datozen asteetan horren sozializazioari ekingo diogu. Apirilaren 19ra arte luzatuko den sinadura bilketa abiatu dugu eta amaiera gisa Mobilizazio eguna deitu dugu 19a. Honela, 13:00etan Autobus geltoki berritik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko dei egiten diogu ikasleriari. Mobilizazioekin jarraituz, Maiatzaren 7an Iruñerriko Ikasle Eguna egingo dugula ere adierazi dugu.
                       
Agerraldiaren irakurketa: 

Azkeneko denboraldian pairatutako zapalkuntza sistematikoa eta nafar gobernuak hartutako hezkuntza neurriak salatzeko gerturatu gara gaur, hemen gauden ikasle guztiak.
Esan bezala, Nafar gobernuak ikasleon aurkako erasoak etengabe bermatzen ari ditu, berriki ikusi dugun bezala “ikasleon eskubide ta betebeharren dekretuarekin” edota Euskal Herria aintzat hartzen duten hainbat editorialei diru laguntzen ukapenekin. Eraso hauek, azken aldian egindakoak izan dira baina duela urte askotatik pairatzen ditugun zapalkuntzak bermatzen jarraitu dute.Adb: Vascuenceren legea, Curricilum arrotzak edota Euskal Herriaren banaketa administratiboa . Gainera Eskola eredu arrotz berri baten eraikuntzari ekin diote, TIL izenaz ezaguna.
Eraso guzti hauei Nafar gobernuak ez die inolako irtenbiderik eman, alderantziz, indartu egin ditu. Ikasleok, hezkuntzaren sudjeto aktibo izan nahi dugun heinean, arazo guzti hauei irtenbide bat bilatzea ezinbestekotzat jotzen dugu.
Hau dela eta gaurkoan oinarrizko Hezkuntza manifestua aurkezten dizuegu “Hezkuntza eredua erabakiz, etorkizuna eraiki” deitua. Manifestu honetan, aurretik aipatutako erasoei aurre egiteko eta beste eskola eredu baten eraikuntzari ekiteko oinarriak azaltzen dira. Hiru atal nagusitan banatzen da:
Lenengo atala, Eskola eta unibertsitate euskaldun (edukiz eta hizkuntzaz) eta herritar baten eraikuntzari ekiteko oinarrizko baldintzak jartzen ditu.
Bigarren atalean, Ikasleon eskubide guztiak errespetatu eta ikasleok hezkuntzaren subjektu aktibo gisa jarduteko ezinbestekoak diren neurriak garatzen ditu.
Hirugarren eta azkeneko atalean, Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzan aurrera pausoak emateko lehenengo egin beharrak kokatzen ditu.
Ikasle ta Abertzaleok beste eskola eredu batean sinesten dugulako, bihartik aurrera epe motzean eta ertainean hainbat ekimen burutuko ditugu, Manifestu honen indartze prozesuari begira, horien artean sinadura bilketa orokorra, ikasle guztien artean, eta Iruñerriko Ikasle Eguna Maiatzak 7an.
Sinadura bilketa eta eragileen atxikimendua gaurtik apirilaren19rarte izango da. Bukatzeko, 19an bertan Mobilizazio eguna egiteko deialdia luzatzen diegu ikasle orori, 13:00etan Autobus geltoki berritik hasiko den Manifestazioan parte hartu eta manifestuari bere sinaduren bitartez babesa ematera animatuz. Manifestazio honen bukaeran Alberto Cátalani sinadurak emango zaizkio, bere hezkuntza politikekin bukatzeko ta beste eredu baten eraikuntzan hasteko.
Bukatzeko deialdia luzatu nahiko genieke Hezkuntza eremuko eragile eta estamentuei, bai apirilaren 19ko mobilizazio egunean parte hartuz edota bere babesa emanez manifestuari.
Gure hezkuntza sistema erabakiz, gure etorkizuna eraiki.
PD: Zuen ikastetxetan, greba egin nahi baduzue bitartekoak gu bidaliko dizkizuegu. Mezu bat bidali komentarioz ta bidaliko dizuegu Zuzendaritzarako eskakizuna, manifestua, eskuorriak, autadillak, badauden bitarteko guztiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario